Albisteak

 

Durangaldeko Mankomunitateak, gizarte zerbitzuen prestazioa ere barne hartuko duen etxerik gabeko pertsonentzako harrera zerbitzua ezarriko du. Zerbitzu horien artean beharren hasierako balorazioa eta esku-hartze sozio-edukatiboa eta psiko-soziala egongo dira.

Helburu nagusia arreta pertsonalizatua ematea da, dauden baliabideei eta administrazio arloko oinarrizko gestioei buruz orientatzeko, horiek gizarteratze prozesua ekarri dezakete eta. Era berean, arreta edo jarraipen espezializatua eskatzen duten arazoak hautemanez gero, alertarako aukera emango dute.

Durangaldeko Mankomunitateak kudeatzen duen aterpetxeak, gaua igarotzeko baliabidea eskaintzen die gaur egun baztertuta dauden pertsonei, eta baita oinarrizko mantenu eta higiene pertsonal prestazioak ere. Neguan gehienez 10 pertsonari eta udan 5 pertsonari arreta emateko ahalmena duen aterpetxea etengabe dago zabalik, eta indartu egiten da ez ohiko egoerei erantzuteko, Covid 19aren krisia dela eta deitu den konfinamenduarekin gertatu den bezala.

Ziurrenez ekainaren amaieratik emango den zerbitzu berriak pertsonen hasierako balorazioa eta, hala denean, jarraipenaren balorazioa jasoko du, eta baita esku-hartze sozio-edukatiboa eta psiko-soziala ere, azken hori entzute aktibo eta euspenemozional moduan ulertuta. Horrela, pertsona horiek gizarteratzeko ibilbide pertsonalizatuak egokituko dira, harrera zerbitzua bera oinarrizko gizarte zerbitzuekin koordinatuz.

Esku-hartze sozio-edukatibo eta psiko-sozial hori, bazterketa egoeran dauden – iragaitzazko eta etxerik gabeko pertsonak, batez ere– Etxanoko, Berrizko, Ermuko, Mallabiako eta Durangaldeko Mankomunitateko, Lea Artibaiko eta Lea Ibarrako
udalerri guztietako pertsonei zuzentzen zaie.