Albisteak

 

Durangaldeko Mankomunitatea normaltasun berrira itzultzeko gauzatzen ari den planaren barruan, aste honetatik aurrera Kontsumitzailearen Informaziorako Udalen Bulegoa – KIUB zerbitzuaren aurrezaurreko arretari ekingo zaio, baina beti ere aurretik hitzordua eskatuta 946202707 telefono zenbakiaren edo omic.mdurango@bizkaia.org helbide elektronikoaren bitartez. Antolakuntza sistema horrek ekainaren erdialdera arte jarraituko du, gutxienez.

Hitzordua eskatzean, bere osasun egoerari buruz galdetuko zaio erabiltzaileari, sintomak dituen inor aurrez-aurreko arretara joan ez dadin. Edozelan ere, kolektibo zaurgarrienei arreta emateko ordutegi bereziak ezarriko dira. Pertsona guztiek maskararekin joan beharko dute, eta zentroak eskuak garbitzeko gelak jarriko ditu.

Durangaldeko Mankomunitateak Abadiñoko, Atxondoko, Berrizko, Durangoko, Elorrioko, Iurretako, Izurtzako, Mañariko, eta Garaiko herritarrei ematen dien doako zerbitzua da KIUB.

Beste alde batetik, Durangaldeko Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak ere aurrez-aurreko arretari ekin dio, baina beti ere aurretik hitzordua eskatuta 946200520 telefono zenbakira deituz –09:30etik 13:30era– edo prevencion.mdurango@bizkaia.org helbide elektronikora idatziz. Modu berean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak ere aurrez-aurreko arreta ari dira ematen, aurretik hitzordua eta balorazio teknikoa egin eta gero. Euskara Zerbitzuak eta eskualdearen garapenerako Behargintza agentziak datorren astelehenean, maiatzaren 25ean, berreskuratuko dute aurrez-aurreko jarduera, aurretik hitzordua hartuta.