Albisteak

 

Durangaldeko Mankomunitateak elikadura osasungarriari buruzko on line hitzaldia emango du ostegunean, maiatzaren 28an, Vicente Fernández Rodríguez adituarekin. “Ikasi osasunez jaten” izenburupean, hitzaldiak gure immunitatea hobetu dezaketen ohitura osasungarrietan sakonduko du. Hitzaldia 19:00etatik 20:30era izango da (Jitsiren bitartez), gaztelaniaz.

Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Aldez aurretik eman behar da izena, maiatzaren 22a baino lehen, 946200520 telefonora deituz, 9:30etik 13:30era, edo Durangaldeko Mankomunitateko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuaren posta elektronikora idatziz: prevencion.mdurango@bizkaia.org

Durangaldeko Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak antolatzen du jarduera, eta doako laguntza eta aholkularitza espezializatua ematen die familiei, hezitzaileei, ikasleei eta, oro har, herritarrei, adikzioen prebentzioari buruzko zalantzak badituzte edo informazioa bilatzen badute, betiere modu anonimoan eta konfidentzialean.

Kartela (PDF 235KB)