Albisteak

 

Gaur egungo osasun-krisia hasi zenetik, Durangoko Merinaldearen Amankomunagoak neurri berriak hartu ditu adinekoen eta zaintzaileen arreta, ongizatea eta segurtasuna bermatzeko, Adinekoen Zerbitzuak eta Zaindu Zerbitzuak etengabeko jarraipena eginez.

Amankomunazgoaren lehentasun nagusietako bat pandemiaren aurrean kolektibo ahulenetako baten beharrak gertutik jarraitu ahal izatea izan da, eta, horregatik, bi zerbitzuek hainbat neurri jarri dituzte martxan.

  • Apirilean zehar, adinekoen jarraipen telefonikoak eta etxean laguntzeko sistemak aktibo jarraitu du. Apirilean jarraipenerako eta laguntzarako 300 dei baino gehiago egin dira. Dei horien bidez, informazioa eta euskarria eman dira, hautemandako beharrei erantzun ahal izateko (ariketa fisikorako jarraibideak, elikadura-kontrola, laguntza), bai eta laguntza psikologikoa ere, eta zortzi kasutan esku-hartze espezifikoago baterako bideratu behar izan da.
  • Nagusien elkarteekin ere etengabeko harremana izan dugu, eta hainbat material interesgarri eman diegu.
  • Adinekoen konfinamendu egoera errazagoa izan dadin, adinekoentzako laguntza-gida bat egin eta zabaldu da, nork bere burua zaintzeko jarraibideak, errutinak eta konfinamenduan jarraitu beharreko aholkuak ezartzeko.
  • Nagusilagun Programak bere jarduera urrutitik jarraitu du, egungo egoerara egokituz.
  • Horretarako, Adinekoen Zerbitzuak "jardueren eskuliburu" bat prestatu eta banatu du programan parte hartzen dutenentzat, egunerokotasunari aurre egiteko, jarduera fisikoa egiteko eta estimulazio kognitiborako aholkuak emanez. 71 eskuliburu banatu dira etxeetara. Gida honekin programako partaide guztiek beren eguneroko jarduerarekin jarraitu ahal izan dute.