Albisteak

 

Egun hauetan lanean ari diren pertsonak alarma-egoeratik babesteko, Durangaldeko Mankomunitateak Gernikako Maier kooperatibak emandako 1.780 bisera banatuko ditu.

Horretarako, besteak beste, bihar egingo duen banaketa udalen, merkatarien elkarteen, egoitzen eta etxez etxeko laguntza zerbitzuaren artean egitea aurreikusi du eskualdeko erakundeak. "Egun hauetan beren lana egiten ari diren pertsonak babestea da helburua, beren eguneroko jarduerarekin ahalik eta segurtasun handienarekin jarraitu ahal izan dezaten", azaldu du Mireia Elkoroiribe Mankomunitateko lehendakariak.

Ekimen honekin erakutsitako konpromisoa, dedikazioa eta elkartasuna eskertu dio Mireiak Maier kooperatibari, eta eskerrak eman nahi izan dizkie egun hauetan hain zailak diren garai hauetan laguntzea baino bilatzen ez duten ekimen boluntario eta altruistekin lanean ari diren pertsona eta enpresa guztiei.

"Egun hauetan hainbat izan dira ezagutu ditudan ekimen solidarioak. Polita eta garrantzitsua da horrelako egoeran bakoitzak bere onena ateratzea. Zalantza barik, jarrera honek osasun larrialdi egoera hau arinago eta hobeto gainditzera lagunduko gaitu" nabarmendu du Mireiak.