Albisteak

 

Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoak, koronabirusak eragindako alerta-egoera dela-eta, hainbat prebentzio-neurri hartu ditu bere zerbitzuen inguruan:

  • Kirol-instalazioak ixtea (Atletismo Pista, Belodromoa eta Trinketea).
  • Adinekoen dinamizazio, Behargintza eta Adikzioen Prebentzio Zerbitzuko talde-jarduerak etetea
  • Telefono eta posta elektroniko bidezko banakako arreta Gizarte Zerbitzuetan, KIUBetan, Behargintzan eta Adikzioen Prebentzioan. Larrialdiko kasuren bat atzemanez gero, aurrez aurreko hitzordua emango da.
  • Durangoko Merindadeko Mankomunitateko instalazioak garbitzeko lanak areagotzea
  • Osakidetzako osasun- eta higiene-gomendioak bidaltzea langile guztiei, eta gomendio horiek bulego guztietan argitaratzea.

Prebentzio-neurri horiek salbuespenezko neurriak dira, eta osasun-agintarien gomendioei jarraituz hartu dira, eta berriro abisatu arte mantenduko dira, kutsatzeak saihesteko eta COVID-19ren hedapena eragozteko dinamikan laguntzeko.

Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoak Durangaldeko bizilagunak batera lan egiteko deia egin du, eta Osakidetzaren gomendioekin bat egiteko eskatu du:

  • Eskuen garbiketa zorroztea, eta are gehiago arnas eta barre sintomak dituztenek. Ez dugu ahaztu behar kutsatzeen % 95 pertsonak sintomak dituenean gertatzen direla.
  • Gainazalak garbitzea.
  • Eztul egitean, estali ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin
  • Sintomak (sukarra, arnasketa-sintomak) dituzten pertsonek ez dute kontaktuan egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin, ezta ere leku publiko eta jendetsuetan.

 Herritarrentzako harremanetarako bideak (PDF 182KB)