Albisteak

 

Zaindu programak, mendekotasuna duten pertsonen senide zaintzaileei zuzendutako ekintzat antolatzen jarraitzen du. Oraingoan, laster martxan jarriko dugun tailerrari buruzko informazioa luzatzen dizuegu:

Tailerra: Mobilizazio eta transferentziak

  • Datak: martxoak 3, 10, 17, 24
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Lekua: J.M. Barandiaran Egoitza

Tailerraren helburua gure senideak eraginkortasunez mugitzen ikastea da, gure bizkarra babestu eta bere mugimendua errazten duten tresnak ezagutuz.Terapeuta okupazional batekin ondorengo gaiak landuko ditugu:

  1. Mobilizazio on baterako jarrera higienea eta arau biomekanikoak
  2. Mendekotasuna duen pertsonaren mobilizazioak eta transferentziak
  3. Laguntza produktuak
  4. Inguruko eta etxeko egokitzapenak

Durangaldeko senide zaintzailea bazara eta parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke.

Mendekotasuna duten senide zaintzaileentzako laguntza, prestakuntza eta orientazio zerbitzua

Izena emateko epea: martxoak 2