Albisteak

 

Durangaldeko Amankomunazgoaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak erretzeari uzteko kurtso berri bat antolatu du. Martxoan, Durangon izango da, arratsaldez, 18:30etatik 20:00etara.

Ikastaroak 60-90 minutuko bederatzi saio izango ditu. Taldean 15tetik 20 pertsonara egongo dira. Batzarrak astero izango dira eta aditu batek emango ditu. Kurtsoa amaitu ostean, bederatzi saio egin eta gero, jarraipen bilera bat egingo da hiru hilabetera.

Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete Durangon, Askatasun Etorbidean 11 behean dagoen Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuan, 94 620 05 20 telefonora deituz edo email bat bidaliz prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera.

Kurtsoak dohainik izango dira. Lehenengo egunean joatea derrigorrezkoa da, eta ezinbesteko arrazoi bategatik ez bada, joaten ez diren pertsonei baja emango zaie.

Eskatzen den baldintza bakarra “tabakoa uzteko benetan konbentzitua egotea da” azaldu dute Amankomunazgoko Zerbitzutik.

 Kartela (PDF 156KB)