Albisteak

 

Durangoko Merinaldeko Amakomunazgoak 29 edukiontzi marroi berri jarri ditu hondakin organikoen birziklapenean aurrera egiteko, honako banaketa honen arabera:

Herria Edukiontzi berriak Guztira

Abadiño

16

31

Atxondo

2

5

Elorrio

4

30

Iurreta

2

9

Mañaria

3

4

Zaldibar

2

13

Guztira

29

92

Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean egin dituzte edukiontziak jartzeko lanak.

Gainetapa eta sarraila duten edukiontzi marroien bidez egiten den hondakin organikoaren bilketan, honako pertsona hauek hartzen dute parte.

Herria Pertsonak Etxebizitzak

Abadiño

1.231

446

Atxondo

201

73

Elorrio

1.692

613

Garai

3

1

Iurreta

488

177

Mañaria

71

26

Zaldibar

638

231

Guztira

4.324

1.567

Durangaldeko udalerrietan bildutako hondakin organikoa Bizkaiko Konpostegira bidaltzen da, eta bertan konpostaje-prozesua modu naturalean egiten da. Instalazio horiek Bizkaiko Foru Aldundiak Alonsotegin duen Ekoparkearen parte dira, eta bertan biltzen dira hondakinak tratatzeko hainbat sistema.

Hondakin organikoa, konposatu ondoren, lur publiko eta pribatuetara itzultzen da, bere mantenugai eta propietate guztiak emanez.

Era berean, Amankomunazgoak etxeko 436 konpostagailu entregatu ditu. Horiei esker, landa-eremuetako eta lursail partikularra duten etxebizitzetako bizilagunek mota horretako hondakin organikoak bota eta berrerabil ahal izango dituzte.

Jarduera hori Mankomunitateak hondakin organikoaren birziklapena bultzatzeko egindako apustuaren barruan kokatzen da. "Gero eta kontzientziazio handiagoa dugu. Birziklatze-tasak gora egin du azken urteotan, baina hobetzen jarraitzeko lanean jarraitu behar dugu, hiri-eremuetan zati guztietarako edukiontziak dituzten irlatxoak osatuz, landa-eremuetan biltzeko eta autokonpostatzeko ontziak erraztuz eta kontzientziazio-kanpainak eginez. Hori urrats txiki bat gehiago erraztuz eta kontzientziazio-kanpainak eginez. Hori urrats txiki bat gehiago da Durangaldea atseginagoa eta ingurunearekin konprometituagoa izateko bidean" azaldu du Amankomunazgoaren presidenta den Mireia Elkoroiribek.

Edukiontzi berrien instalazioa Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak Bizkaiko Foru Aldunditik jaso duen diru laguntzarekin egiten da, etxeko hondakinaren frakzio organikoa gaika biltzeko edukiontzia ezartzeko.

Nola inskribatu edukiontzi marroian

Edukiontzi marroiek giltza dute; beraz, Mankomunitatean izena emanda dauden pertsonek bakarrik ireki ditzakete. Horretarako, telefonoz, 94 623 25 22 telefonora deituz, posta elektronikoz, al21.mdurango@bizkaia.org helbidera idatziz edo Mankomunitatearen webguneko "online formularioa betez" eman daiteko izena. Behin izen-ematea eginda, Mankomunitateak birziklatzeko beharrezkoa den material guztia emango du: 10 litroko plastikozko ontzi bat, tapa eta aireztapenarekin; poltsa konpostagarrien sorta bat; onartutako hondakinen zrrenda bat; edukiontzia irekitzeko giltza bat.