Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak ezohiko Osoko Bilkura ospatu du gaur. Bilkura horren helburu nagusia, oinarrizko zerbitzuak emateko premiazko diren behar izan batzuei aurre egiteko 160.000 euroko kreditu-aldaketa bat onartzea izan da.

Hain zuzen ere, 124.000 euroko aldaketa onartu dute, gizarte larrialdietarako laguntzen eskaerei aurre egin ahal izateko. Gizarte-bazterketa aurre egiteko, saihesteko edo arintzeko dira laguntza horiek.

Urtetik urtera, eskaera horiei erantzuteko zenbatekoak handitzen doaz. Presidentearen hitzetan, "proposatutako kreditu aldaketak ekitaldi honetarako jasotako eta aurreikusitako eskaerei aurre egiteko balioko du, euren beharrak betetzera iristen ez diren pertsona horiek gizarte bazterketa egoeran sar ez daitezen. Hala ere, egoera honek azterketa eta hausnarketa prozesu bati ekitea eskatzen du Herritarren Batzordearen baitan datozen hilabeteetan ".

Beste kreditu-aldaketa batzuk ere onartu dira, Berrizko Marino Lejarreta belodromoko galdarak konpontzeko eta hondakinak biltzeko zerbitzuaren ibilgailuak hornitzeko adibidez.

Langileen ordainsariak %0,25 igotzea onartu du Mankomunitateak

Gaurko osoko bilkuran, Amankomunazgoaren funtzionarioen eta lan-kontratudun langileen ordainsariak% 0,25 igotzea ere aho batez onartu da. Euskal langile publikoen gehikuntza hori Gobernu Kontseiluaren bidez onartu zen 2019ko irailaren 10ean, eta atzeraeragina du 2019ko uztailaren 1etik.

Javi Crespo Abadiñoko zinegotzia presidenteorde izendatu dute

Bestalde, Amankomunazgoko Presidentak iragarri du Javi Crespo Abadiñoko zinegotzi independentea Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoko lehen Presidenteorde izendatu dutela, eta batzorde informatibo bakoitzeko kideen zerrenda osoa argitaratu du.