Albisteak

 

Adinekoen zerbitzuak eta Zaindu zerbitzuak, bilera informatibo bat antolatu dute, datorren asteazkenean, urriaren 2an. Saioan, Zaldibarren laister antolatuko diren bi ekintzei buruz hitz egingo da. Bi ekintzak doakoak izango dira.

  • Nork bere burua zaintzeko tailerra 
  • Nagusilagun, adinekoentzako tailerra

Adinekoen zerbitzuak, nagusiei zuzendutako osasunaren sustapenerako eta dependentzia saihesteko programak antolatzen ditu. Zaindu zerbitzuak aldiz, laguntza, orientazioa eta formakuntza eskeintzen dizkie mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei. 

Zaintzaile zein menpekotasun egoeran dauden Adinekoen bizi kalitatea hobetzea da bi zerbitzu horien helburua, eta horretarako , nork bere buruaren zaintza, autonomiaren sustapena, dependentzia sahiesten eta ongizate maila igotzen lan egiten dute. Taldeak senide zaintzaile eta mendekotasunaren prebentzioa lantzen dute. 

 Zainduz (PDF 215KB)