Albisteak

 

Gure ahotsa gizarte osora zabaldu nahi dugu gaur; erakundeetara, elkarteetara, adin guztietako jendearengana… heldu nahi dugu.

Durangaldeko adinekoen elkarteok hauxe adierazi gura dugu:

  1. Guk, adinekook, bizitzako ahalik eta esparru gehienetan parte hartu nahi dugu. Gure esperientzia eta denbora edozein belaunaldiko pertsonekin elkarbanatu nahi dugu. Horregatik, Erakunde Publikoei parte hartzea bultzatzeko, eta adinarekin lotutako edozein diskriminazio egoera ekiditeko eskatzen diogu.
  2. Durangaldeko arduradun politikoie, gizarte eragileei eta erakunde publikoei ondorengoak eskatzen dizkiegu: zahartze aktiboa sustatzeko neurriak hartzea, dependentzia egoeran daudenak aintzat hartu, eta beharrezko zerbitzuak eskaintzea, mugikortasuna sustatuko duten guneak sortzea. Eta guzti hau kalitatezkoa izan dadila, arrazoizko prezioetan eta pertsona nagusien familia eta lagun ingurutik gertu.
  3. Komunikabideei nagusiei buruzko irudi estereotipatutik aldentzeko eskatzen diegu: gure artean desberdinak gara, denak ez gaude menpekotasun egoeran, ez gara pasiboak… Gure adineko askok, gure esperientzia, ezagutza eta denbora eskaintzen dizkiegu, bestea beste, gure familia eta ingurukoei.
  4. Hemendik, pertsona nagusi guztiei dei bat luzatu gure diegu, irudi aldaketa horretan lagundu dezaten, eta bizitzako alor denetan aktiboki parte hartu dezaten. Eta Administraziora, ditugun proposamen, kexa eta eskakizunak helaraz ditzatela (tartean pentsio duinena). Laburbilduz, mundu lagunkoiago bat exigitu dezagula guztiontzat.

Eta amaitzeko gure manifestu hau, ez dadila hitz hutsetan geratu. Manifestu hau guztiona eta egun guztietarako konpromisoa izan dadila desio dugu.

Kartela (PDF 2MB)