Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak - Durangaldeko Behargintzak gazteen laneratzea sustatzeko HAZILAN programaren bosgarren deialdia zabaldu du. Ekimen honek laneratzeko bidea hobetzeko ekintzen ibilbide osatua eskaintzen die goi mailako ikasketak dituzten (unibertsitate titulua edo goi mailako prestakuntza zikloa) eta lana aurkitu ezinik dabiltzan pertsonei.

Bosgarren edizio hau 2019ko irailean hasiko da eta parte hartzeko interesa duenak hitzordua eskatu dezake Durangaldeko Behargintzan, uztailaren 24a baino lehen.

HAZILAN programaren aurreko lau edizioetan, oro har, 46 lagunek hartu dute parte. Horietatik guztietatik 27k lana aurkitu dute.

Ekintza hau Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez egin da. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du.