Albisteak

 

Durangaldeko Amankomunazgoaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak erretzeari uzteko kurtso berri bi antolatu ditu Durangon. Azaroan hasiko dira; bat goizez 10:00etatik 11:30etara eta besta arratsaldez 18:30etik 20:00etara.

Ikastaro bakoitzak 60-90 minutuko bederatzi saio izango ditu eta 15 edo 20 pertsonen kopurua izango du. Batzarrak astero izango dira eta aditu batek eramango du taldea. Kurtsoa amaitu ostean, bederatzi saio egin eta gero, jarraipen bilera bat egingo da hiru hilabetera.

Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete Durangon, Askatasun Etorbidean 11 behean dagoen Adikzioen Prebentzioarako Zerbitzuan, 94 620 05 20 telefonora deituz edo email bat bidaliz prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera.

Kurtsoak dohainik izango dira. Lehenengo egunean joatea derrigorrezkoa da eta ezinbesteko arrazoi bategatik ez bada joaten ez diren pertsonei baja emango zaie

Eskatzen den baldintza bakarra “tabakoari uzteko benetan konbentzitua egotea da” azaldu dute Amankomunazgoko Zerbitzutik.

 Diptikoa (PDF 373KB)
 Kartela (PDF 89KB)