Albisteak

 

Zer dira: 
10 - 20 laguneko taldeak. Aditu baten eskutik astean behin 60-90 minutuko bilera egiten dute, hamar astetan jarraian.

Gero jarraipen-saio bat egiten da bilerak amaitu eta handik 3 hilabetera.

Nork emango du: Durangoko Merinaldearen Amankomunaz-goko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak

Lekua: Durangon. Ostegunetan; arratsaldez, lehenengo eguna, 2018ko martxoaren 22a.
Zer da beharrezkoa:

  • Bene-benetan erretzeari uzteko prest egotea.
  • Izena ematea.

Non emango didate informazioa?:

Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoan, Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuko bulegoan (Askatasun Etorbidea, 11 behea – Durango).
Parte hartu nahi baduzu izena eman

Anima zaitez!  Merezi du ahalegina egitea. Besteak beste, hobekuntza hauek igarriko dituzu: arnasa hobeto hartzea, gutxiago nekatzea, dastamena eta usaimena berreskuratzea, eztula desagertzea, odolaren zirkulazioa hobetzea; gainera, gaixotasun larriak izateko arriskua arian-arian gutxituz joango da.

Ez zaizu nahikoa iruditzen irabaziko duzun saria?

Kartela ikusi (PDF 111KB)