Albisteak

 
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak - Durangaldeko Behargintzak gazteen laneratzea sustatzeko TXERTATU MERKATUAN programaren hirugarren edizioa martxan jarriko du martxoan. Ekimen honen bidez, 16 eta 30 urte bitarteko kualifikazio gutxiko gazteen gizarteratzea eta laneratzea bultzatu nahi da.

Programak bi fase ditu: egokitu eta trebatu. Egokitu gizarteratzeko eta lan aktibaziorako laguntza prozesua da, eta parte-hartzaileek garatzen dituzten eguneroko jardueretan lan-konpetentziak identifikatzea, motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea izango du helburu. Trebatu fasean, materialak berrerabiliz objektu ezberdinak nola egin ikasiko dute Durangaldeko Behargintzan.

TXERTATU MERKATUAN programako lehenengo bi edizioetan, mahaia, puff-ak, lanparak eta arropak eskegitzekoak egin dituzte, besteak beste. Lehenengo edizioan parte hartu zuten gazteek beraiek egindako objektu batzuk JAED erakundeari oparitzea erabaki zuten, urteetan zehar erakundeak egindako lana eskertzeko asmoz.

Hirugarren edizio hau 2018ko martxoan hasiko da martxan eta parte hartzeko interesa duenak hitzordua eskatu dezake Durangaldeko Behargintzan, otsailaren 23a baino lehen.

Informazioa deskargatu (PDF 264KB)

Jarduketa hau Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan garatuko da, eta Europako Gizarte Funtsa arduratuko da % 91,89 finantzatzeaz.