Albisteak

 

Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzeko herrien izen-ematea zabalik dago. Urtarrilaren 23tik apirilak 8ra arte www.euskaraldia.eus webgunearen bitartez eman ahalko dute izena.

Herriak martxan jartzeko garaia da. Herritarren izen ematea irailean irekiko da, orduan, belarriprest edo ahobizi figuren bitartezko parte hartzea definitu ahalko dute. Behin izen ematea burutu denean Euskaraldia lantaldeko kide bat herriko ordezkariarekin harremanetan jarriko da.