Albisteak

 
Zer dira gurasoen formazioaren topaketak

Helduen talde txikiak dira eta profesional berezilarien eskutik dinamiko, partizipatibo eta praktiko eran gai hauek landuko dituztenak: drogomenpekotasunak, osasuna, familien arteko komunikazioa, arazoen erabakuntza,...

Nori zuzendua:

Ikasleen gurasoei baita interesatuta dauden heldu guztiei ere. PARTE HARTZEKO EZ DUZU AURRE PRESTAKUNTZARIK BEHAR EZTA IKASKETARIK ERE.

Lekua:

Durangoko Udalen Mankomunitateko herri bakoitzeko ikastegi edo udal tokietan.

Hasiera eta ordutegia:

Ikastaroen ordutegiei eta tokiei buruz informazioa nahi baduzu deitu telefonoz. Ikastaroenhasiera 2018ko OTSAILAREN lehenengo astean izango da.

Inskripzioa:

Inskripzioa 2018ko urtarrilaren 19an bukatzen da.

Bide hauetatik egin daiteke:

94 620 05 20 (goizez, 9:30etatik 13:30etara)

 

E-mail: prevencion.mdurango@bizkaia.org

Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuko bulegoan:

Askatasun Etorbidea, 11 behea 48200 – Durango

Baina, ze ikastaro egingo dut? 

Prevención en la infancia a través de la comunicación y la autoestima

 

90 MINUTUTAKO 6 SAIO

Durangoko Jesuitak ikastetxean, astearteetan 14,45etatik 15,16etara
Seme-alabak Lehen Hezkuntzan dituzten gurasoei zuzenduta. Bertan ondorengo gaiak landuko dira: Haurtzaroa funtsezko garaia. Sentimenduak ezagutzea eta adieraztea. Drogamenpekotasunetan prebentzioa. Talde presioari aurre eginez. Ezetz esaten ikastea. Familiaren garrantzia prebentzioan. Autoestimua bultzatuz. Nerabezaroan gertatuko diren aldaketak. Zer dira drogak: motak eta eraginak.

Adolescencia y drogas, ¿cómo abordarlo?

90 MINUTUTAKO 6 SAIO

Durangon, astearteetan 18,00tatik 19,30etara

Seme-alabak Bigarren Hezkuntzan dituzten gurasoei zuzenduta. Bertan ondorengo gaiak landuko dira: Droga motak. Sailkapena eta eraginak. Mitoak. Kontsumo seinaleak eta zer egin. Droga kontsumitzeko arrazoiak. Tabakoa, alkohola, kannabisa eta beste drogak. Autoestimua. Talde presioa. Komunikazioa. Sentimenduak. Giza trebetasunak. Drogamenpekotasunen prebentzioa.

Fomentanto vínculos afectivos con nuestros hijos e hijas

90 MINUTUTAKO 6 SAIO

Iurretako Maiztegi eskolan, astelehenetan 17,00etatik 18,30etara
Abadiñoko Zelaietan eskolan, ostegunetan 17,00etatik 18,30etara

FAMILIARENTZAKO TAILERRA (AITA SEME-ALABEKIN, AMA SEME-ALABEKIN, FAMILIA,...)

Jaiotzatik, gure burmuina beste gizaki batzuekin harremanetan jartzeko programatua dago; eta horri esker, inguratzen gaituen mundua ezagutzeko. Familiarekin eratzen diren lotura afektiboek eragina dute bizitza guztian zehar mantentzen ditugun harremanak osasuntsuak izateko gaitasunarekin. Tailer honetan, familiaren barruan lotura afektiboak sendotzeko lagungarriak diren dinamikak egingo dira.

Estrategias para mejorar actitudes en la familia

90 MINUTUTAKO 6 SAIO

Durangoko Jesuitak ikastetxean, astelehenetan 14,45etatik 15,16etara
Durangoko Nevers ikastetxean, asteazkenetan 14,45etatik 15,16etara
Durangoko Zabalarra eskolan, ostegunetan 15,00etatik 16,30etara

Jarreraren garrantzia. Burmuinaren plastizitatea. Pertsona bakoitzak bere bizitza eratzeko gaitasuna du. Sinesmenen garrantzia. Pentsatzen duzuna zara. Zer pentsamendu agertzen da zailtasunen aurrean? Helburu eta lehentasunak ezartzea. Denbora planifikatzea eta hortara egokitzea. Autodisziplina jorratzea. Atseden eta hausnarketarako denbora uztea. Estresari aurre egitea. Zerk eragosten du jarrera egoki bat. Buruaren ahalduntzea. Frustrazioari aurre egitea. Aldaketa. Meditazioa. "Egunero gure ilea apaitzen dugu, zergatik ez gure jarrera?"

El uso de las Nuevas tecnologías

90 MINUTUTAKO 3 SAIO

Abadiñoko Institutuan/Matiena eskolan, astearteetan 15,00etatik 16,30etara
Otxandioko eskolan, asteazkenetan 18,00etatik 19,30etara
Durangoko Kurutziaga ikastolan, ostegunetan 14,45etatik 16,15etara

Gazte askok, teknologi berriak eta sare sozialak beste batzuekin harremantzeko eta ondo pasatzeko bide bat bezala ikusten badituzte ere, paradoxikoki, batzuetan, isolamendua eta dependentzia sor dezakete. Horregatik, familiek, seme-alaben teknologi berrien erabileratik ager daitezkeen arrazoi, arrisku eta aukerak ezagutzea garrantzitsua da.

ARTETERAPIA

3 ORDU ETA ERDIKO 3 SAIO

Durangoko Landako eskolan, otsailaren 17an eta martxoaren 3 eta 17an, 10,00etatik 13,30etara
"Artearen lenguaiak galderak egiten dizkigu, ahal diren bideak azaltzen dizkigu, emozioak, desioak, beldurrak,… begiztatzen eta ezagutarazten dizkigu; gutariko edonori, gure bizitza egoera edozein dela ere. Arteterapia tailerrek, material artistikoaren bidez, ikerketa pertsonal eta entzute gune bat mahaigaineratzen dute. Epaiketarik gabe, balorazio estetikorik gabe, aurretik artistikoaren jakituriarik gabe. Hiru elkartze bibentzial, indibidualetik hasita taldera doana; jolas artistikoaren bidez, autoadierazpena agerian jartzeko; gugandik; berezkoa eta benetakoa den gaitasun sortzailetik.