Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak - Durangaldeko Behargintzak gazteen laneratzea sustatzeko HAZILAN programaren hirugarren deialdia zabaldu du. Ekimen honek laneratzeko bidea hobetzeko ekintzen ibilbide osatu bat eskaintzen die goi mailako ikasketak dituzten (unibertsitate titulua edo goi mailako prestakuntza zikloa) eta lana aurkitu ezinik dabiltzan pertsonei.

Hirugarren edizio hau 2018ko otsailean hasiko da martxan eta parte hartzeko interesa duenak hitzordua eskatu dezake Durangaldeko Behargintzan, abenduaren 15a baino lehen.

Bete beharreko baldintzak betetzen dituzten hautagai guztien artean Durangaldeko Behargintzak aukeraketa prozesu bat egingo du, curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez. Hautatuek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute. Lehen fase batean (Aktibatu), euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez. Bigarren fase batean (Kokatu), enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute. Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Hazilan programako aurreko bi edizioetan, oro har, 23 lagunek hartu dute parte. Horietatik guztietatik, 15 lanean ari dira.

Hazilan proiektua Garapen elkarteak koodinatzen du (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak). Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean.