Albisteak

 

Euskal Herrian hamaika egunez euskaraz aritzeko egitasmoa abiatu da! smiley

ZER DA?

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, euskaraz hitz egin edo ulertzeko gai diren herritarrak 11 egun euskaraz bizitzera gonbidatzen dituen egitasmoa da Euskaraldia, euskarazko hizkuntza praktikak bultzatzeko helburuarekin.

Herritar euskaltzaleak aktibatu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko, 16 urtetik gorako herritarrak izango dira protagonista, eta bi parte-hartzaile mota egongo dira:

AHOBIZI: ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo die, baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz ere.

BELARRIPREST: gutxienez euskara ulertuko du, eta gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatuko die.
 
Euskaraldia egitasmoa Euskaraz 365 egun dinamikaren barruan dago eta aipatu bezala, hizkuntza ohituretan eragitea du helburu.

Ekimena datorren urtean egingo da euskararen lurralde osoan aldi berean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, eta Euskaraldia 11 egun euskaraz edukiko du lelotzat. 

Euskaraz hitz egin edo ulertzeko gai diren 16 urtetik gorako herritarrak izango dira ekimeneko protagonistak, eta, 11 egunetan zehar, beren ohiko harreman sareetan euskaraz aritzeko gonbitea egingo zaie, inertziak apurtu eta euskararen erabilera bultzatzeko. Herritarrak Ahobizi edo Belarriprest izango dira. Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira, baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere. Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak.

Antolaketan auzo, herri zein eskualde ezberdinetako euskaltzale taldeak arituko dira, baita elkarte, enpresa zein erakunde ezberdinetakoak ere. Ekimenean parte hartu nahi duten herriek eta erakundeek 218ko lehen hiruhilekoan eman beharko dute izena. Beren aldetik, herritarrek 2018ko udazkenean izango dute egitasmoan izena emateko aukera.

Euskaraldia 11 egun euskaraz dinamikak maiatzean Lasarte Orian egindako Udaltop topaketan Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurkeztutako proposamenean du abiapuntua. Proposamena eragile instituzional eta sozialei aurkeztu zieten eta beren ekarpenei esker garatu da. Ekimenarekin Euskal Herri osoko instituzioek eta eragileek egin dute bat, esate baterako, Nafarroako Gobernuaren Euskarabidea Nafar Institutua, Ipar Euskal Herriko Euskal Elkargoa, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua eta Soziolinguistika Klusterra.

Bideo honetan ikusgai duzue Durangoko Euskaraldiaren aurkezpena!