Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak - Durangaldeko Behargintzarek HAZILAN proiektua jarri dute martxan, Durangaldean langabezian dauden pertsona kualifikatuei lana lortzen laguntzeko.

HAZILAN Proiektuan parte hartu nahi duten hautagaiek bete beharreko baldintzak:

  • 20 eta 35 urte bitartean izatea.
  • Unibertsitate titulu ofiziala edo goi mailako prestakuntza zikloa egina izatea.
  • Langabezia egotea edo ikasketekin bat datorren lana lortu nahi izatea.

Hautagai guztien artean aukeraketa prozesu bat egingo da, eta aukeratutakoen artean baldin bazaude, HAZILAN proiektuan parte hartuko duzu:

Aktibatu fasea:

Gaitasun pertsonalak eta profesionalak eskuratzeko prestakuntza jasoko duzu, lan mundura sartzea erraztuko dizuten erreminten bitartez.

Kokatu fasea:

Eskualdeko enpresetan praktikak egingo dituzu. Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango duzu.

Hirugarren deialdia zabalik dago!

Izena emateko azkenengo eguna: 2017ko abenduaren 15a.

Informazio gehiago Durangaldeko Behargintzan
946 232 522
prestakuntza.mdurango@bizkaia.org