Albisteak

 

Ligatxuan gertatu bezala, Abadiñoko gaurko finalean euskal selekzioko pilotariak oso nagusi izan dira Bolivia-ko bikoaren kontrakoan (40-10). Nazioarteko titulua Arana eta Arizmendik lortu dute Bazo eta Cayoja garaituta.

Partidua hasieratik apurtuta jaio da Boliviako aurrelariak bere eskuin eskuz txikituta izan baitu aurreko partidua irabazteko eginikoak egin ostean. Arana-k min egin du sakearekin eta Bolivia-ko selekzioko pilotariek duten guztia eman, ezinezkoa izan da parekotasunik lortzea. Galduagaitik lan bikaina burutu dute kanpotarrek beraientzat trinketean jokatutako estreineko lehiaketa izan dela kontuan hartuta. Gaia badute gainera.

Abadiñoko Nazioarteko Trinkete Txapelkeetaren informazio gehigarria hemen.