Albisteak

 

Durangaldeko Amankomunazgoaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak erretzeari uzteko kurtso berri bi antolatu ditu. Bat, urrian, arratsaldez 18:30etik 20:00ak arte eta bestea, azaroan goizeko 10:00etatik 11:30ak arte. Bat Durangon izango da eta bestea Elorrion.

Izena eman duten pertsonen nahia eta kopurua kontuan izanik erabakiko da bakoitza ze herritan egin.

Ikastaro bakoitzak 60-90 minutuko bederatzi saio izango ditu eta 15 edo 20 pertsonen kopurua izango du. Batzarrak astero izango dira eta aditu batek eramango du taldea. Kurtsoa amaitu ostean, bederatzi saio egin eta gero, jarraipen bilera bat egingo da hiru hilabetera.

Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete Durangon, Askatasun Etorbidean 11 behean dagoen Adikzioen Prebentzioarako Zerbitzuan, 94 620 05 20 telefonora deituz edo email bat bidaliz prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera.

Kurtsoak dohainik izango dira. Lehenengo egunean joatea derrigorrezkoa da, eta ezinbesteko arrazoi bategatik ez bada, joaten ez diren pertsonei baja emango zaie.

Eskatzen den baldintza bakarra “tabakoari uzteko benetan konbentzitua egotea da” azaldu dute Amankomunazgoko Zerbitzutik.