Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak zoru klausulak eta bestelako finantza klausulen inguruko informazio zerbitzua indartzea erabaki du eta horretarako, urtarrilaren 31tik aurrera astean bi egun dedikatuko ditu erreklamazio hauek kudeatzera. Erreklamazioak astearte eta ostegunetan egin ahal izango dira, eta horretarako aurretiazko hitzordua eskatu behar da. Aurretiazko zita astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etatik 10:00etara 946202707 telefonoan, edo emailez omic.mdurango@bizkaia.org helbidean eskatu daiteke, izen-abizenak, NAN zenbakia, kontakturako telefonoa eta erreklamazioarekin erlazionaturiko gaia zehaztuz. Neurri honen arrazoia KIUBeko erabiltzaileei kalitatezko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen jarraitzea da. Astelehen, asteazken eta ostiraletan zerbitzua aurretiazko hitzordurik gabe mantenduko da eta bestelako erreklamazioak egin ahal izango dira.

2016ko abenduaren 21ean Europako Auzitegiak finantza erakundeei mailegu-hipoteketan gehiegizko zoru klausulen aplikazioagatik kobratutako diru guztia bueltatu behar zutela epaitu zuen. Gertaera hau, eta finantza erakundeekin erlazionaturiko beste erreklamazio batzuk direla eta; hipoteka-formalizazio gastuak eta posizio-zordunengatiko erreklamazio komisio edo gastuak kasu, kontsumo bulegoak aurreko hilabeteetako erreklamazio kopurua bikoiztu du urtarrilean. Kontsumo bulegoko erreklamazioak biderkatze honek momentu honetan zerbitzua kolapsatuta egotea eragin du. Amankomunazgoak barkamena eskatu nahi die beraien erreklamazioak egitera bertara hurbildu diren herritarrei, jasan behar izan dituzten itxaronaldi luzeak direla eta.

Amankomunazgotik kontsumitzaileei erreklamazioak jartzeko deia egiten diegu eta era berean lasaitasun mezua zabaldu nahi dugu, kasu gehienetan hipoteken formalizazio gastuen inguruko erreklamazio epea 2019an bukatzen delako, eta beste kasu batzuetan ez dagoelako bukaera eperik. Zoru klausulei dagokionez hilabeteko epea dago erreklamazioa egiteko eta bankuek hiru hilabete dituzte bueltatzeko.