Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak – Durangaldeko Behargintzak HAZILAN proiektuaren lehenengo ekitaldia dauka abian. Proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barruan dago, eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dute. Lan esperientziarik izan ez duten eskualdeko gazte kualifikatuak enpresa mundura hurbiltzeko aukera ematea da proiektuaren helburua, ondorengo prestakuntza prozesuaren bitartez:
1. atala. AKTIBATU (80 ordu). Prestakuntza ekintza honetan zeharkako gaitasunak lantzen dira.
2. atala. KOKATU, batez beste 4 hile irauten duten praktikak enpresetan.

Irailean hasi zen lehenengo ekitaldi honetan eskualdeko 13 gazte daude. Horien ikasketak ezberdinak dira: Enpresa Zientziak, Biologia, Ingurumen Zientziak, Zuzenbidea, Fisika eta Kazetaritza, besteak beste.

Gazteek beraien laneratzea arrakastatsua izateko baliabideak jaso dituzte AKTIBATU atalean; norberaren gaitasunak, autokonfiantza eta garapen soziolaboralerako oinarrizko ezagutzak sustatu dira. AKTIBATUK pertsonengan aldaketa esanguratsuak eta iraunkorrak ekarri nahi ditu, eta eragin erreala eta positiboa izan du. “Orain orientatuta sentitzen naiz, neure gaitasunak identifikatzeko eta neure konpetentziak nola indartu ditzakedan hausnartzako lagundu dit, baita ahuleziak lantzeko ere”, azaldu du ikastaroan parte hartu duen batek. Beste batek zera esan du: “praktikak hasteko gogotsu, jarrera hobeagoarekin eta enpresaren jardunean egokitzeko baliagarriak izan daitezkeen ezagupenekin”.

KOKATU atalari esker, gazteek norberari dagokion arloan esperientzia izateko aukera dute, enpresetan praktikak eginez. Une honetan 9 partaide daude praktikak egiten, eta 3 hastear daude. Praktikak hasi zituen partaide batek bertan behera utzi du prozesua, lanean hasi delako.

HAZILAN proiektuko bigarren deialdia 2017ko lehenengo hileetan hasiko da antolatzen.