Albisteak

 

Amankomunazgoaren euskara zerbitzuak begirale eta zuzendari ikastaroak eskainiko ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta.

Aurreko urteetan bezala, apustu bat egin eta ikastaroak doan eskainiko ditu euskara zerbitzua osatzen duten herrietako biztanleentzat; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko herritarrentzat.

Hala, formakuntza hori Durangaldean bertan jasotzeko aukera emateaz gain, aisialdian umeekin eta gaztetxoekin ari diren profesional euskaldunak prestatzen dira; berebizikoa baita umeek eta gazteek eredu euskaldunak izatea.

Begirale ikastaroan izena emateko, nahitaezkoa da 2016ko abendurako 18 urte beteta izatea. Zuzendari ikastaroaren kasuan, berriz, parte-hartzaileek 21 urte izan beharko dituzte, eta aurretiaz begirale titulua aterata izan behar dute.

Ikastaroak urritik maiatz ingurura izango dira, asteburuetan. Begirale ikastaroan izena emateko epea irailaren 16an amaituko da, eta zuzendari ikastaroarena, irailaren 30ean.  Horretarako, interesdunek Amankomunazgoko Euskara Zerbitzura bertaratu beharko dute (Laubideta 6, Durango), eta matrikulaziorako agiri hauek ekarri behar dituzte: argazki bat, nortasun-agiriaren fotokopia eta errolda-ziurtagiria (zuzendari ikastarorako, baita begirale titulua ere).

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94 623 25 22 telefonora edo idatzi mezua euskera.mdurango@bizkaia.org helbidera.

Begirale ikastaroa, ikusi kartela (PDF 313KB)
Zuzendari ikastaroa, ikusi kartela (PDF 313KB)