Albisteak

 

Durangaldeko Amankomunazgoaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak erretzeari uzteko kurtso berri bat antolatu du. Datorren martxoaren 17an hasiko da, ostegunetan eta arratsaldeko ordutegia izango du, 18:30etatik 20:00etara. Guztira hamar bileratan burutuko da eta 15 edo 20 pertsonen kopurua izango du. Batzarrak astero izango dira, 60 edo 90 minutukoak. Kurtsoa amaitu ostean eta bederatzi saio egin eta gero jarraipen bilera bat egingo da.

Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete Durangon, Askatasun Etorbidean 11 behean dagoen Adikzioen Prebentzioarako Zerbitzuan, 94 620 05 20 telefonora deituz edo email bat bidaliz prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera. Kurtsoak dohainik izango dira eta eskatzen den baldintza bakarra “tabakoari uzteko benetan konbentzitua egotea da” azaldu dute amankomunazgoko zerbitzutik.

Kartela (PDF 136KB)