Albisteak

 

Aurten emango diren ikastaroak hauek  dira:

Prevención en la infancia a través de la comunicación y la autoestima

90 MINUTUTAKO 6 SAIO  -  Seme-alabak Lehen Hezkuntzan dituzten gurasoei zuzenduta. Bertan ondorengo gaiak landuko dira: Haurtzaroa funtsezko garaia. Sentimenduak ezagutzea eta adieraztea. Drogamenpekotasunetan prebentzioa. Talde presioari aurre eginez. Ezetz esaten ikastea. Familiaren garrantzia prebentzioan. Autoestimua bultzatuz. Nerabezaroan gertatuko diren aldaketak. Zer dira drogak: motak eta eraginak.

Adolescencia y drogas, ¿cómo prevenir?

90 MINUTUTAKO 6 SAIO  - Seme-alabak Bigarren Hezkuntzan dituzten gurasoei zuzenduta. Bertan ondorengo gaiak landuko dira: Droga motak. Sailkapena eta eraginak. Mitoak. Kontsumo seinaleak eta zer egin. Droga kontsumitzeko arrazoiak. Tabakoa, alkohola, kannabisa eta beste drogak. Autoestimua. Talde presioa. Komunikazioa. Sentimenduak. Giza trebetasunak. Drogamenpekotasunen prebentzioa.

Educando la afectividad desde la infancia

90 MINUTUTAKO 6 SAIO  -  Zer da afektibitatea. Noiz eta nola hezitzen dugu afektibitatean. Lotura afektibo-sexualen eraketa.  Afektibitatea eta sexualitatea, kondoia erabiltzeko edo maitasunerako hezituz?. Harreman Afektibo-sexualak. Sentimendu kontrajarriak: maite dut eta aldi berean amorrua, desilusioa,… sentitzen dut.

Relajar tensiones, armonizar emociones, gestionar frustraciones

90 MINUTUTAKO 6 SAIO  -  Haurtzaroa zoriontasun eta lasaitasun garai bat dela uste dugu; baina  badaude tentsio asko bizi duten umeak. Antsietate egoerak beldur handi batekin eta luzaroan iraun dezakeen ardura edo egonezinarekin bizi izaten dira; beraien bizitzan eragin handia izanik. Garaiz tratatzen ez badira, antsietate egoerek ondorio hauek ekar ditzakete: eskolara ez joatea, beraien adinekoekin harreman zailtasunak izatea, autoestimu baxua izatea,…

Ikastaro honetan ikasiko duguna: Eguneroko tentsioak maneiatzen. Burua menperatzen, zailtasunen aurrean pentsamenduak lagun bihurtzen.Gure seme-alabak zer sentitzen duten jakiten.

Autoconocimiento, autoestima, confianza y seguridad

90 MINUTUTAKO 6 SAIO  -  Gure seme-alaben garapenean autoestimu osasuntsu batean heztearen garrantziaz jakitun gaude. Beraien osasun fisikoa zaintzen dugun bezala, beraien osasun psikologikoa zaintzearen garrantziaz kontzientzia hartzea garrantzitsua da. Autoestimua garapen prozesuan ezinbestekoa dela eta bizitzan zehar beharrezkoa izango dela badakigu.

Ikastaro honetan balorazio egoki bat nola igortzen den aztertuko dugu. Rol bat nola barneratzen dugun: bidali dizkiguten eta bidaltzen ditugun hitzezko eta ez hitzezko mezuen eragina. Norbere buruaren ezagutza egoki baten garrantzia. Gure seme-alabak autobaloraziora eramango dituzten mezu motibatzaileekin komunikatzea.

Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, bai arratsaldeko ordutegian (seme-alaba eskolan dagoenean) edota iluntzean  (19,00etatik 20,30etara).

Ikastaro honetan tokia mugatua da; apuntatu lehen bait lehen.

Telefonoz edo emailez BAKARRIK .
Tfnoa: 94-620.05.20 - Goizez  9,00retatik 14,00etara
Emaila:  prevencion.mdurango@bizkaia.org 

Inskripzioa 2016ko urtarrilaren 29an amaitzen da.