Albisteak

 

Durangaldeko hamabi udalerrik, beste behin ere, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoan konfiantza osoa jarri dute, Durangaldeko Behargintzaren bidez, “Jar zaitez martxan” proiektua gara dezan, Gaztedi Bizkaia Planaren babesean; gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuko du eta finantzaketan lagunduko du (% 70). Aldundiak bultzatutako ekimena gazteei eragiten dieten behar nagusiei lotutako hainbat jarduera martxan jartzera guztiz bideratu da, besteak beste, enplegua, prestakuntza, emantzipazioa…

Iaz, 2014. urtean, garatu zen esperientzia, hots, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar udalerrietan bizi diren 16 eta 19 urte arteko gazteei zuzendutako esperientzia, modu positiboan baloratu zuten, bai Bizkaiko Aldundiko Kultura Sailak, bai parte hartu zuten udalek, bai eskainitako zerbitzuetako erabiltzaileek. Ebaluazio horiek ikusita, proiektuarekin jarraitzeko erabakia hartu zen, eta enpresak sendotzeko eta enpresei behar duten laguntza emateko ekimenak gehitu dira.

Proiektuaren helburu nagusia da “Durangaldeko udalerrietako gazteen gizarte-kalitate eta –itxaropenak eta kalitate eta itxaropen profesionalak hobetzea, eta horretarako, beren gizarte- eta lan-gaitasunak maximizatzeko, eta lana eskuratzeko eta autoenplegurako aukerak maximizatzeko egingo da lan”, Oskar Zarrabeitiaren, Durangoko Amankomunazgoko jarduneko presidentearen esanetan.

Hala, parte-hartzaileak beren gizarteratzeko eta laneratzeko prestatze aldera lan egingo du Behargintzak, jarrera ekintzaileak babestu eta sustatzeaz gain. “Gizarte- eta lanitxaropenak hobetzea ez da bakarrik pertsona batek izan dezakeen prestakuntzamailaren araberakoa, egungo gaitasun-maila ikaragarria baita. Hori dela eta, bereziki garrantzitsua da, berariazko prestakuntza izateaz gain, tresna egokiak eta beharrezko gizarte-trebetasunak izatea, enpleguaren bilaketa aktibo baterako”, azpimarratzen dute Behargintzakoek.

Informazio gehiago (PDF 307KB)

Kartela (PDF 278KB)