Albisteak

 

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak “Familian euskaraz jolasean” programa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskara erabilita, familia barneko euskarazko harremanak indartu nahi dira egitasmo honen bitartez. Horretarako, Urtxintxa Eskolako hezitzaileek euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkiete gurasoei eta umeei; ondoren, etxean edo beste edozein lekutan praktikan jar ditzaten.

Ekimena 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiei dago zuzenduta, baina Atxondon eta Mañarian 8 urtera arte zabaldu dute adin tartea. Ordubeteko saio ludikoak izango dira, eta bertan gozamenaren bidez landuko da hizkuntza, umeek euskara bizipen positiboekin lotzeko. Saioen metodologia dinamikoa izango da, eta umeek eta helduek elkarrekin jolastuz ikasiko dituzte olgetak. Gainera, herri bakoitzeko azken saioan, disko bana banatuko diete parte-hartzaileei.

Guztira 28 saio egingo dira Durangaldean, irailaren 17tik urriaren 30era bitartean. Egutegia ikusteko, www.durangaldeaeuskaraz.eus webgunera jo dezakezue.

Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso du.

 Behin-behineko egutegia ikusi (PDF 55KB)