Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak diru-laguntzak atera ditu euskararen erabilera bultzatzeko asmoz: batetik, 14-18 urte bitarteko gazteen aisialdian euskara sustatzeko eta, bestetik, enpresetan euskararen erabilera-planak diseinatzeko.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak Durangaldeko Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herrietan garatu beharko dira: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren. Abuztuaren 13an amaituko da eskaerak aurkezteko epea.

Ikusi (PDF 813KB)