Albisteak

 

Durangaldeko hamabi udalerrik, beste behin ere, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoan konfiantza osoa jarri dute, Durangaldeko Behargintzaren bidez, Jar zaitez martxan proiektua gara dezan, Gaztedi Bizkaia Planaren babesean; gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta finantzaketan lagunduko du, planaren % 70 bere gain hartuz. Aldundiak bultzatutako ekimena gazteei eragiten dieten premia nagusiei lotutako hainbat jarduera martxan jartzera bideratu da, modu integralean; besteak beste, enplegua, prestakuntza edota emantzipazioa dira premia horietako batzuk.

Esperientzia iaz, 2014. urtean garatu zen, ekimena Abadiño, Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar udalerrietan bizi diren 16 eta 19 urte arteko gazteei zuzenduz; oso modu positiboan baloratu zuten bai Bizkaiko Aldundiko Kultura Sailak, bai parte hartu zuten udalek, bai eskainitako zerbitzuetako erabiltzaileek. Balorazio horiek ikusita, proiektuarekin jarraitzeko erabakia hartu zen, eta enpresak sendotzeko eta enpresei behar duten laguntza emateko ekimenak gehitu dira.

Uztailan zehar Amankomunzgoak zerbitzu hauek esleituko ditu:

  • Enplegua lortzeko lan eskumeneko formazio zerbitzua
  • Irailean hasiko den, enpresa finkatzeko edota sortzeko behar den aholkularitza zerbitzua

Esleipenak burtu eta gero, zerbitzu berri hauek jardunean hasiko dira eta aurreneko aldian egin zenez Ermuan, Zornotzan, eta Durangon izango dira.

Jarduera ekonomiko berrietarako hogeita bost diru-laguntza deituko dira; bakoitza 1.100 eurokoa izango da Gizarte Segurantzako edo erakunde onuraduneko pertsona sustatzaileei dagokien mutualitateko kotizazioetako bakoitzagatik, betiere, Jar zaitez martxan proiektuan parte hartzen duten udalerrietako batean erroldatutako gazte izateko betekizuna betetzen bada. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.300 eurokoa izango da, erakunde onuradun bakoitzarentzat. Laguntzak eskatzeko azken eguna datorren azaroaren13an bukatuko da.