Albisteak

 

Datorren maiatzaren 31an Nazioarteko Tabakorik Gabeko eguna ospatuko da, eta hori dela eta Amankomunazgoko Adikzioen Prebentziorako zerbitzuak tabakoa uzteko zenbait programa aurkezten ditu.

DBHko ikasleentzako tabakoaren inguruko informazioa

DBHko ikasleekin bi orduko taldeak, alkohola, tabakoa eta taldeen presioaren inguruko gaiak jorratzen dira. Kurtso honetan Durangoko Merinaldearen bigarren hezkuntzako hamar ikastetxeko ikasleek hartu dute parte eta baita ere Lanbide ikastetxeko lehen kurtsoko ikasleak. Guztira 11 ikastetxe, 28 gela eta 534 ikasle.

"KERIK GABEKO GELAK" programa

DBHko lehen eta bigarren kurtsoko ikasleei zuzendutako Eusko Jarlaritzaren programa. 2014- 2015 ikasturtean bi ikastetxek hartu dute parte: Jesuitak (6 gela, lehen mailakoak 3 eta bigarren mailakoak beste 3) eta Nevers (lehen mailakoak 2). Guztira bi ikastetxe, 8 gela eta 216 ikasle.

Programa honen amaierarako, kartel lehiaketa bat antolatzen da, eta DBHko bigarren mailako 2B gela suertatu da garaile.

DLHko ikasleekin tabakorik gabeko tailerrak

Seigarren kurtsoko DLHko ikasleekin egindako bi orduko tailerra da. Maiatzaren bigarren hamabostaldian egiten da eta 10 ikastetxek hartzen dute parte. 17 gela eta 362 parte-hartzaile.

Erretzeari uzteko kurtsoa

Ikasturte honetan 4 kurtso egin dira, bi 2014eko urrian (goizez eta arratsaldez) eta beste bi otsailean, ordutegi berean.

  • Urriko bi kurtsoetan 29 pertsona egon dira, horietatik 18 parte-hartzailek bukatu zuten eta 15 pertsonek tabako uztea lortu zuten.
  • Otsaileko bi kurtsoetan 34 pertsona daude, 5 kurtsoa utzi dute eta gaionentzekoek tabako uztea lortu dute. Kurtsoa ekainaren 22an bukatuko da.

Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna. Ekainak 1

Ezkurdin globoak, goxokiak eta bonboiak bananduko dira eta tabakoaren inguruan informatuko da, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Kartela (PDF 500KB)