Albisteak

 

SAN TROKAZ lehiaketak bere finalak, zeinak ostiralean jokatuko diren, erabakita ditu asteburuko maratoiaren ostean.

Lehen mailako lehen finalerdian, ostiralean, Mikel Gonzalez eta Inhar Ugarte suertatu ziren garaile (40-35). Bigarrenean, igandean, iparraldeko Palomés-ek huts egin zuen eta Mikel Landa usurbildarrak hartu zuen bere tokia.

Gandiaga-rekin osatu zuen bikotea usurbildarrak, hain zuzen aurreko astean, GRAVNI-an bere gainetik pasatu zen bizkaitarrarekin. Biak bikote dotorea osatu eta faborito ziren Gordon eta Antxia menderatu zituzten (31-40). Faboritoak agian beren mailatik beherago aritu ziren baina irabazleak partidu ona jokatuta lortu zuten finalerako txartela.

Larunbatean, Ziarrusta eta Uribek 30-25 menderatu zituzten Arabiourrutia eta Eraña. 22 urtez azpiko GRAVNI txapeldunek beren joku puntu ona erakutsi zuten, batez ere Uribe leioarrak.

Beste finalerdian Fullaondo bikain bat nabarmendu behar. Bizi erabili zuen pilota eta Joseba Bilbaorekin batera Prieto eta Aspuru erraz hartu zituzten mendean (18-30).

Finalak ostiralean jokatuko dira 18:45ak inguruan hasita. Aurrez, eskolarteko finalak.

 Martxoak 8, Ostiraleko informazio osoa (PDF 929KB)

 Martxoak 9, Larunbateko informazio osoa (PDF 958KB)

 Martxoak Igandeko informazio osoa (PDF 950KB)

 Lehenengo finalerdien kronika (PDF 364KB)

 Bigarren finalerdien kronika (PDF 356KB)