Albisteak

 

Gizarte-larrialdietarako laguntzak –GLLez dira aldizkakoak, dirutan ematen dira, subentzio moduan eman ere. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den.

Durangoko Merinaldeko Mankomunitateak, eskualdeko hamar herrietako (Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako ardura du. Guztira 54.144 herritar laguntzen ditu eta iaz gizarte langileek laguntzak bideratu zituzten, egoera larrian edota momentu batean beharrak zituzten pertsonen artean. Horretarako Eusko Jaurlaritzak emandako 406.018 euro banandu ziren, 2013an baino %16 gehiago.

Guztira iaz emandako GLL-en diru kopurua 475.808 eurotako izan zen, 2013an baino %5,40 gehiago. Gainera Mankomunitateak 70.000 euro jarri behar izan zituen bere fondoetatik eskaera guztiei aurre egiteko. Diru laguntzak "alokairua ordaintzeko" edota "etxea mantentzeko", izan ziren. Guztira, %35 eta %32 hurrenez hurren. Atzetik lehen beharrei aurre egiteko eskerak egongo ziren, %15, eta azkenik "maileguak amortizatzeko" %10a izan zen.

GLL-n eskaerak igo egin ziren pasadan urtean. Guztira 423 izan ziren, 2013an berriz 381 izan zirelarik, hau da %11 gehiago, horietatik 237 eskaera emakumeek egin zitzuten, eta gainontzekoak, 186, gizonek egin zituzten. Eskaerak egin zituzten pertsonen nazionalitateari dagokionez, %46a Durangaldean bizi diren etorkinak ziren, %54a berriz bertakoak.

Beharrak izan zituzten familien tipologiari dagokionez, %42a hiru persona edo gehiagoko familak ziren, bi kidetakoak %20a, eta bakarrak bizi zirenek %38a ziren. Aipatzekoa da ere, eskatzaileen kopurutik, %22a pentsiodunak zirela. Aurtean zehar %64ak eskaera bakarra egiten zuten, %33ak bi eskaera egiten zituzten, eta gainontzeko %3ak, hiru eskaera.

Eskatzaileek, emandako diru laguntzen epea bukatu eta gero, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara joan behar dira, kopurua zertarako izan diren azaltzeko eta egiaztatzeko, horretarako beharrezkoak diren agiriak aurkeztu behar zituzten.

Aurten Durangoko Mankomuitateak, Eusko Jaurlaritzak emandako 417.916 euro ditu. Kopuru hori gizarte zerbitzuen barne dauden hamar herrietako beharrak dituzten pertsonei erantzuteko izango dira, beti ere diru-laguntza hauek arautzen dituzten baldintzak bete ezkero.