Albisteak

 

Asteburu honetan, apirilak 11 eta 12an, Durangoko Mankomunitateko Atletismoko pistan, Espainako Beteranoen Txapelketa ospatuko da, hiru espezialitate desberdinetan.

10.000 metrotan, froga Konbinatuak eta pentatloi Jaurtiketan. Aurreneko aldian, Huescako Monzón herrian ospatutakoa, 200 atletek hartu zuten parte, gizonezko zein emakumezkoak eta 35 urte gorakoak.

Nazioarteko txapelketak kontutan hartzen baditugu, esan genezake gure Beteranoen Atletismoa osasun bikainean aurkitzen dela. Orain dela gutxi, Torunen (Polonia) ospatutako Europako Pista estalkian bakarrik alemaniarrek eta ingelesek lortu zuten Espainako domina zerrenda gainditzea.

Horregatik esan genezake, asteburu honetan Durangon ospatuko den txapelketa oso interesgarria izango dela. Antolatzaileen desiorik hoberenak iraupen-lasterkari hauetan jarrita daude: Gotzon Solaegi eta Javier Fontaneda, Begoña Martinez helpatleta, eta Pentatloiko jaurtiketako hiru ordezkariak: Javier Sobera, Juanjo Mendizabal eta Eva Muñoa.
Lehenengo hiru postuetan, bai froga zein mailetan bananduko diren dominaz gain, antolatzailea den, Durango KirolTaldeak, Mikeldiko kopia bat emango die maila desberdinetako hoberenei.

Txapelketaz gain, Klubak “Etiopia Utopia” izaneko, (Gobernu Kanpoko Erakundea),GKEarekin batera San Agustínen, zapatuan gaueko 21:00etan, “Town of Runners” izeneko dokumentalaren emanaldia antolatu du ere.

Lan honetan Etiopiako Oromiako herrialdeko Bekoji-ko herriaren bizitza ezagutu ahal izango da. Herri horretatik hainbat atleta irten dira, esaterako Tirunesh Dibaba, Kenenisa Bekele edota Haile Gebreselassie.

Erreportai honetan ezagutzera eman nahi da bertako azpiegituren egoera negargarria. “Merchandising” produktuen salmentarekin lortzen den dirua bertako kirol instalakuntzen egoera hobetu nahi da. Aipatzekoa da bertatik sortu direla munduko iraupen-lasterkari hoberenak.

Lehiaketa honen ospakizunerako Mankomunitateak instalazioaz gain, 6.000 euroko diru-laguntza jarriko du.