Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen AmankomunazgoakDurangaldean BTT (mendiko bizikleta) zentro bat ezartzeko bigarren fasea 2014 ekainean abian jarri zuen, Euskadiko BTT Zentroen sarean sartzeko.

Bigarren fase honetan, BASQUETOUR-ek BTT zentroaren proiektua eta Durangaldeko udalerrietatik pasatuko diren 15 ibilbideak homologatuko ditu.

Ibilbide horiek udalerri hauetatik igaroko dira: Amorebieta-Etxano, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar. Harrera-zentroa Abadiñoko Tornosolo Trinketeko kirol-instalazioetan egongo da kokatuta.

BTT ZENTRO hau Eusko Jaurlaritzaren zentro homologatuen sarean sartzeko, baldintza batzuk bete behar ditugu. Horien artean, udal bakoitzak ibilbideek zeharkatzen dituzten bideak erabiltzeko beren-beregiko baimena eman behar dutela, beraien lurraldea zeharkatzen duten “BTT-Durangaldea”-ren ibilbide sarea osatzen duten bideen erabilera publikoa egiaztatzen dute, eta baimena ematen diete Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoari bertan behar diren seinaleak ipintzeko, Eusko Jaurlaritzak, BTT EUSKADI markarako Basquetour agentziaren bidez, agintzen dituen homologazioa arauei jarraituz.

SENDO S.L. ingeniaritza-enpresa bide publikoetan oinarritu da ibilbide hauek diseinatzerakoan, baina batzuetan bide horiek ez dira udalen Inbentarioan ageri. Kontuan izan beharra dago gehienetan zolatu gabeko bideak direla eta batzuk egun erabiltzen ez diren "burdibide" zaharrak direla.

Horretarako beharrezkoak izan dira hilabete batzuk, BTT Euskadiren ibilbideen ziurtagiria lortzeko, kasu batzuetan gainera ibilbide hauen balio publikoa argitu behar izan dugu eta baita ere hauen garrantzia, kirola egiteko zein arlo kultural batean.

BTT Euskadiren homologazioa lortu eta gero, proiektuaren azken zatia geldituko litzateke, Onarpen Zentruaren, zein ibilbideen egokitzapena, ibilbide txiki baten egokitzapena, eta seinaleztapena. Proiektu honen azken zatia, aurtengo azken hiru hilabeteetan jarriko da marxtan, eta guztira 57.800 eurotako kostua izango du, Trinketearen egokitzapena eta zati batean 173.030 euro ibilbideen komunikazioa zein seinaleztapenarako izango dira.