Albisteak

 

Amankomunazgoko kide diren udalerrien ekarpenak 4.196.374,34 euro dira, hau da, Amankomunazgoaren diru-sarrera guztien %61,77.

Aurreikusita dago, kreditu gehigarri baten bidez kreditua aldatuta (geldikina erabilita), 2015eko ekitaldi honetan zenbait inbertsio eta jarduketa puntual egitea eta haien balioa 213.980 euro izatea.

Gizarte zerbitzuei dagokionez %3,92 handitu da (117.076 €) programa guztien batukaria, 2014ko ekitaldiarekin alderatuta. Gainera, 2015erako aurrekontu osoaren %45,6 da eta, horrenbestez, agerian gelditzen da gizarte zerbitzuak funtsezko pieza direla herritarren beharrizanei erantzuteko, 2015eko ekitaldirako gastuen aurrekontuaren erdia hartzen baitute ia.

Ikusi informazio guztia (PDF 65KB)