Albisteak

 

Pasadan urtean Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak, 156 erreklamazio orri tramitatu zituen , hau da 2013. urtean baino 28 gehiago. Urte horretan 118 izan bait ziren. Guztira gora egin du %32an. Erreklamazio guztiak Eusko Jaurlaritzak duen Kontsumo.net helbidean inskribatu ziren.

Bestalde erreklamazioekin batera, eta bulegoak eskeintzen dituen beste zerbitzu batzuen artean, kontsumitzaile eta erabiltzaileekin erlazionaturik zeunden 885 kontsulta atenditu ziren, 2013. urtean berriz 1.028 izan ziren. Guztiak bulegoan konpondu ziren eta erreklamazio orriak ez ziren beharrezkoak izan. “Aurten, iaz bezala, Fagor eta Eroskiko ekarpenen ingurukoak izan dira erreklamazio gehienak eta baita ere bankuetako zorusabaien klausulen ingurukoak ere” azaldu du Oskar Zarrabeitiak, Durangaldeko Amankomunazgoko presidenteak. Aipatzekoa da ere pasadan urtean ere, emailez jasotako kexak gora egin zutela ere, “Argi dago herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dutela bide hau, bai administrazio publikoekin zein enpresa pribatuekin kontaktuan jartzeko”, azaldu du Zarrabeitiak.

Bestalde iaz bitartekaritza lanak gorako joera izan zuen, hau da 1040 bider 2014. urtean eta aurrenekoan 1.000 izan ziren. Dagokion tramitazioa burututa eta erreklamazioak Kontsumo.net atarian jarri eta gero, aipatzekoa da %65 edota %60an konpondu egin zirela.

Sektoreak

Aurreneko urteetan bezala, erabiltzeen portzentairik haundiena, telekomunikazio alorrearekin erlazionaturiko kexak jarri zituzten (% 45,1) eta horniketak (% 15,4).

Lehen kasuan fakturazioarekin edota portabilitateen prozesuan sortutako arazoen inguruko kexak ziren, bai telefono mugikorrean zein finkoan. Telefono mugikorren inguruan azaldu behar da “kexa gehienak tarifikazio haundia duten aktibazioekin erlazioaturik ziren, hau da Premium mezuak deritzonak. Zerbitzu hauek konturatu gabe jartzen dira martxan eta gero faktura oso haundiak izaten dituzte” gaineratu du Zarrabeitiak. Gehienetan Estatuko Telekomunikazio sailera bidaltzen dira eta honek, konpaniak behartzen ditu dirua itzultzera.

Horniketa zerbitzuei dagokionez, gehienak argi indarra eta gasaren mantenimenduarenak izan ziren. Erreklamaziorik aipagarriena, bajan zeunden argiindarraren kontratuekin zerikusia zuten, hau da, nahiz eta bajan egon fakturak jasotzen zituztelako. Gehienetan konpondu izan dira tirabira hauek, eta konpainiek dirua itzuli edota fakturak bertan behera uzten zituzten. Gainontzekoak, bankoekin erlazionaturik egon ziren (% 8,7, iaz baino 5 puntu gutxiago, beti ere arriskuko finantza produktuak edota hipoteken zoru-sabairen klausulengatik)., bidaiak (%5,29, oberbooking, bertan behera utzitako hegaldiak, ekipajeren galtzea, hondatzea edota atzerapenak), seguruak (%3,08, polizen estaldura, kontratuen luzapena zein baja), interneten bidez egindako, txikizkariak (%6,54, bikoiztu egin da datu hau) eta handizkariak (% 1,92), etxebizitza (% 0,78%), ibilgailuak ((% 3,56) eta besteak (% 3,4).

Jatorria

Amankomunazgoak Durangon duen bulegora eskualdeko herritarrak aurreratu zirenen jatorria hau izan zen: Durangarrak (622), Abadiñarrak (161), Elorriarrak (67), Berriztarrak (52), Iurretarrak (66), Zaldibartarrak (44), Atxondoarrak (13), Izurtzarrak (5), Garaitarrak (5) y Mañariarrak (5).

Ordutegia

Durangaldeko Amankomunazgoko KIUB bulegoa Askatasun Etorbidean kokatuta dago (Durango), bere ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 9.30etatik 13.30etara da eta arratsaldez 16.00etatik 18.30etara. Interesatuek telefonoa ere erabili dezakete zerbitzua erabiltzeko (94 62027 07 ) edota emailez omic-mdurango@kontsumo.net.