Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak-Durangaldeko Behargintzak eremu laboralean eta enplegu bilaketan erabilgarria den trebetasun, gaitasun eta jokabideei buruzko ikastaroa eskaintzen du. Prestakuntza honek, norberaren trebetasunak, konfiantza eta garapen soziolaboralerako erreminten ezagutza sustatuz, langabetuak lan bilaketa aktibo baterako lagundu eta trebatu nahi ditu.

Programa honen helburuak ondorengoak dira:

  • Hausnarketa eta auto-ezagutza sustatzea partaidea bere sendotasunekin eta ahultasunekin konturatzeko.
  • Bakoitzaren benetako motibazioak detektatzea eta indartzea.
  • Lan munduarekin konektatuko gaituzten gako pertsonalak aurkitzea. Zein da nire balio erantsia?
  • Egoera zehatz bati aurre egiteko momentu bakoitzean egokiena den modua ezagutzearen garrantziaz jabetzea.
  • Ohiko egoerei, bai sozialak bai lan arlokoak, aurre egiteko lagungarriak izango diren komunikazio eta aurre egiteko zenbait trebezia eta estrategia eskuratzea.
  • Komunikatzeko, egoteko edo egiteko modu bakarra ez egotearen eta egoeraren arabera bata edo bestea baliozkoa izan daitekeela hausnartu.
  • Ahal den neurrian, Ikastarora azaltzen diren pertsonen harreman sozialak hobetzea eta beraz, lan merkatuan txertatzeko aukerak handitzea.

Programa honek pertsonengan aldaketa esanguratsu eta iraunkor bat lortu nahi du, beraiengan eragin onuragarria lortzen duelarik. “Orain motibatuta sentitzen naiz, baikorrago. Badakit non nagoen eta, bati-bat, argi daukat nora joan nahi dudan.

Segurtasunean irabazi dut” 2014an egindako ikastaroetako batean parte hartu duen pertsona batek esaten duena da. Beste batek “ikastaro emankorra da, motibatzailea eta jendeari egin dezala gomendatzen diot. Etorkizunerako komenigarria litzateke ikastaroa luzatzea, motza gelditzen baita. Hezitzaileak bikainak dira” dio.

Langabezian baldin bazaude, zure bizitza enplegura zuzendu nahi baduzu eta zure garapen pertsonal eta sozialerako funtsezko gaitasunak eskuratu nahi badituzu eman ezazu izena Durangaldeko Behargintzan (94 623 25 22)

Informazio gehiago Durangaldeko Behargintzan

Telf: 946 232 522
Fax: 946 815 380
prestakuntza.mdurango@bizkaia.org
www.mdurango.org