Albisteak

 

Durangaldeko Amankomunazgoaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak erretzeari uzteko kurtso berri bi antolatu ditu.

Lehena datorren otsailaren 26an hasiko da, ostegunetan eta arratsaldeko ordutegia izango du, 18:30etatik 20:00etara. Bestea berriz, martxoaren 3an hasiko da, astearteetan eta goizez burutuko da, 10:00etatik 11:30etara. Guztira hamar bileratan burutuko dira eta 15 edo 20 pertsonen kopurua izango du talde bakoitzak. Batzarrak astero izango dira, 60 edo 90 minutukoak. Kurtsoa amaitu ostean eta hamar saio egin eta gero jarraipen bilera bat egingo da.

Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete Durangon, Askatasun etorbidean 11 behean dagoen Adikzioen Prebentzioarako Zerbitzuan, edo 94 620 05 20 telefonora deituz edo email bat bidaliz prevencion.mdurango@bizkaia.org  helbidera.

Kurtsoak dohainik izango dira eta eskatzen den baldintza bakarra “tabakoari uzteko< benetan konbentzitua egotea da” azaldu dute amankomunazgoko zerbitzutik.

 Kartela ikusi (PDF 312KB)