Albisteak

 

Durangaldeko Amankomunazgoko Drogomenpekotasun prebentziorako sailak ikastaro berriak jarriko ditu martxan datorren otsailaren lehen astean.

Ekimen hau gurasoei zein helduei zabalik dago. Gaiak drogomenpekotasuna, osasuna, familiaren komunikazioa eta gatazken irtenbideak izango dira. Hauek era dinamiko, partehartzaile eta praktikoan jorratuko dira.

Saioak Amankomunazgoko herrietako eskoletan eta Mankomunitateak dituen lokaletan burutuko dira. Bilera bakoitza talde txikietan burutuko da eta gai hauetan adituak diren profesionalak gidatuko dituzte.

Izena emateko epea, datorren urtarrilaren 16rarte mantenduko da. Interesatuek izena eman dezakete 94 620 05 20 telefonoan, goizeko 9.30etatik 13.30etara edota prevencion.mdurango@bizkaia,org  posta elektronikoan. Ikastaroak astelehenetik ostiralera burutuko dira arratsaldez (seme alabak klasean daudenean) edota gauez.

ESKEINTZA

Bost ikastaro burutuko dira aurten:

Haurtzaroko prebentzioa komunikazioa eta autoestimaren bitartez. Zazpi bilera izango dira 90 minututakoak eta lehen heziketa mailan dituzten gurasoei zuzenduta dago. Jorratuko diren gaiak hauek izango dira:

  • Haurtzaroa: funtsezko aroa
  • Sentimenduak ezagutu eta adierazi
  • Drogomenkotasunaren prebentzioa
  • Taldeen presioari aurre eginez.
  • “Ez” esateari jakin
  • Familiaren garrantzia prebentzioan
  • Autoestima sustatu
  • Etorkizunean nerabetasunezko aldaketak
  • Drogak: motak eta ondorioak

Nerabezaroa eta drogak, Nola heldu? Zazpi batzar izango dira 90 minututakoak. Bigarren hezkuntzako mailan dauden semeen gurasoei zuzendutako ikastaroa. Gaiak hauek izango dira:

  • Droga motak
  • Sailkapena eta ondorioak
  • Mitoak
  • Kontsumoaren seinaleak
  • Drogen kontsumoaren arrazoiak
  • Tabakoa, alkohola, Kannabis eta beste droga motak
  • Autoestima
  • Lagunen presioa
  • Komunikazioa
  • Trebestasun sozialak
  • Drogomenpekotasunaren prebentzioa

Haurtzarotik afektibitatea hezitzen. Zazpi bilera izango dira, 90 minututoak eta gai hauek jorratuko dira:

  • Zer da afektibitatea
  • Noiz eta zelan hezitzen dugu afektibitatea
  • Sexu-afektibitate loturaren eratzea
  • Sentimendu anbibalenteak: Maite dut baina gorroto sentitzen dut, desilusioa…

Antsietatea eta estresa zelan kontrolatu. Bost bilera 90 minututakoa. Gaiak:

  • Antsietatearen definizioa
  • Sintomak
  • Antsietataren sortzaileak
  • Arazoak aztertu
  • Zentzuzko pentsamenduak
  • Erlajazioko teknikak

COACHING. Ikastaro hau zazpi egunetan izango da eta bilera bakoitzak 90
minututakoak.

  • Nire potentziala ezagutu eta nire limitazioak
  • Pentsamenduaren boterea
  • Nire gogoetak
  • Arrakasta, guk lortzen dugun prosezua
  • Fustrazioarekiko erresistentzia
  • Bururaen boterea