Albisteak

 

Urtarrilatik aurrera, konkretuki hilak 12an hasita, Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoaren atletismoko-pistan jarritako sarrerako sistema berria martxan hasiko da.

Sistema berri honek, kirol instalazioan momentu bakoitzan dagoen pertsonen zenbatekoa jakitea aukera emango du. “Horrek lagunduko gaitu hauen segurtasuna bermatzeko, eta bestalde sistema berri honekin egun bakoitzan dauden atleten kopurua ere jakin ahal izango dugu. Horrekin jakingo dugu ere, Estatuko zein Euskadiko edota Bizkaiko hainbeste txapelketaren egoitza izan den pista honek zenbat kirolari izaten dituen”, azaldu du Oskar Zarrabeitiak, Mankomunitateko lehendakaria.

Mankomunitatea zein eskualdeko herriek, esfortzu haundia egin dute azken hiru urte hauetan instalazioa berritzeko zein ekipamendu berria jartzeko.

Mankomunitateko atletismo-pista honek eskualdeko ikasleei kirol mota honetan hasteko eskeintza ematen du, eta bestetik klub desberdinetako atleta askok ere erabiltzen dute.

Urtarrilaren 12tik aurrera, atletismo-pista honetan sartzeko doako txartel bat beharko da.
Hau eskuratzeko instalazioan dagoen bulegoan dokumentazio hau aurkeztu beharko da, arratsaldeko 17:00etatik 21:00ak arte: inskripzio fitxa, NAN-en fotokopia, AIZ edo pasaportea, eta pertsona federatua balego honen fitxaren kopia bat, eta erroldatze agiria. Inskripzio orriak bertako bulegoan eskuragarri egongo dira edota Mankomunitatearen webgunean: www.mdurango.org, kirol sailan.

Azarotik, atletismo-pistara dihoazten pertsona guztien arreta, Sport Studio enpresa dabil egiten. Enpresa horrek sarbide kontrola ere eramango du, baina goizez Mankomunitateko pertsonala izango da bertan. Horretaz gain erabiltzaile guztientzako email bat jarri da, pistarekin zerikusi dituzten gai guztiak jasotzeko, eskaerak, kontsultak…: atletismopista.mdurango@bizkaia.org 

Ordutegiari dagokionez, Atletismo-pistak, urtarrilaren 13tik aurrera, goizen 10etan zabalduko ditu ateak eta etengabe gaueko 21:00ak arte.