Albisteak

 

Orain dela urte bat, Durangaldeko Mankomunitateko Lehiakortasun Poloak, IK4 Azterlanen bitartez, Estanpazio kurtso bat jarri zuen abian, eskualdeko sektore horretako enpresekin egindako diagnostiko baten ondorioz. eta hauek zituzten beharrak aurreikusita. Azterketa hori egiteko estanpazioa, eskualdeko jarduera industriala nagusi bezala hartu zen, eta horregatik Durangaldeko enpresa garrantzitsuenekin batera egiaztatze sakona egin zen. Ekimen horri esker, enpresa hauetan formazio beharra haundia ikusi zen. Gaur egun sektore alorrera sartu diren teknikari berriek ezagutza maila baxua dute. Gaur ikasleei emango zaizkien diplomekin bukatzen den kurtso honetan, enpresek formazio beharra dutela agerian gelditu da. Izatez, kurtso honi esker ikasleen %60a kontratu bat lortu dute eta beraz lan merkatura sartu dira.

Hamabi ikasleetatik, bost lan kontratu bat dute, beste bi praktikak egiten dabiltzate baina kontratu bat sinatzeko konpromisoa daukate eta zortzigarren bat praktikak egiten dabiltza. Guzti hau Lanbideri esker, erakunde honek kurtso hau ordaintzea erabaki bait zuen, 327/2003 dekretoari esker, baina honek ikasleen %60a kontratatu behar zela exijitu zuen diru laguntza emateko orduan.

“Pozik gaude Lehiakortasun Poloak abian jarritako, eta IK4 Azterlanek burututako, ekimen honek lortu dituen emaitzekin, eta gogo haundiz ikusten dugu langabezian dauden ingeniari hauek lan munduan sartzea” azaldu du Mankomunitaeko lehendakaria den Oskar Zarrabeitiak. “Kurtso honen arrakasta erreplikatzean datza, hau da “espezializio kurtsoa” hauekin estanpazio alorrean behar diren beharrei erantzutea”, azaldu dute antolatzaileek.

Eskualdeko enpresa asko egon dira lanean, kurtso honen antolatzen zein edukinak diseinatzen fase formatiboan, proiektuen garapenean, enpresetako pratiketan eta kontrazioetan ere. Esperientzia honen ostean sektoreko enpresekin amankomunean jarri nahi dira emaitzak, eta lehen mailako enpreseei eskeini nahi zaie erreminta formatibo hau.

Durangaldeko Lehiakortasuun Poloak AED-DEE, zein IK4 Azterlanek, eta Mankomunitateak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan parte hartu duten enpresa guztiei. Durangalderako apostu haundia izan dela aipatzen dute eta Lanbideren laguntzarekin jarraitzea gustatuko litzaieke hurrengo kurtsoetarako.