Albisteak

 

Durangaldeko Amankomunazgoak Durangoko aterpearen ateak zabaldu ditu gaur. Gune hau, Durangaldetik dauden etxerik gabeko iragaitzazkoentzat izango da eta baita ere gizarte-bazterkeria egoera edota gizartetik kanpo gelditzeko arriskuan dauden pertsonentzat ere. “Helburua neguko eguraldiari aurre egiteko nora joan ez daukaten pertsonei lo egiteko leku bat eskeintzea da” azaldu du Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko lehendakariak.

Aterpea zabalik dago gaurtik eta martxoaren 31rarte eta bere aurrekontua 17.946 eurotakoa (gehi BEZ) izango da. Zerbitzua Errotagaña ostatuan emango da (Durangaldeko Ibaizabal Ikastola, Durangoko Intxaurrondo kalea 54. zenbakia).

Bertan zerbitzu hauek eskeiniko dira:

  • Gaueko ostatua
  • Garbitzeko zerbitzua
  • Gozaria eta gaueko otamena

SARBIDEA ETA EGONALDIA

Aterpeak 10 pertsonentzako lekua du, eta Durangoko Udaltzaingoak, Durangoko Gizarte ekintzako arloak zein Amankomunazgoko Gizarte zerbitzuek erabakiko dute bertara sar daitezkeen pertsonak. Hauek txartel bat jasoko dute baimena bezala eta bertara joan ahal izango dira. Gehienez pertsona bakoitzak 3 gau igaro ahal izango ditu. Gizarte zerbitzuek baloratuko lukete erabiltzaileek gau gehiago igarotzea premiazkoa balitz.

Alerta horia, naranja edota gorria balego, eskaera egiten duten pertsona guztiak sartuko lirateke, lekuak bete arte, 10 toki eta hiru gau gehienez.