Albisteak

 
  • Programa honen helburua 55 urte baino gehiago dituzten eskualdeko pertsonei arlo ezberdinetako prestakuntza eskaintzea da eta aldi berean esperientziak trukatzeko gune
    izan nahi du
  • Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoaren nagusien sailak, Durangaldeko Behargintzarekin batera, eta Durangoko Udalarekin laguntzaz bultzatutako programa da.
  • Kurtso hau doakoa izango da, eta astelehen eta asteazkenetan burutuko dira, arratsaldez.
    Hasiera adenduaren 15ean izango da, datorren urteko maiatzaren 15 arte.

Gaur egungo egoera sozio-ekonomikoan, eta beste hainbat arrazoi direla medio, pertsona heldu askok beraien laneko, etxeko edo senideekiko konpromisoak aldatu behar izaten dituzte. Hori dela eta, bizitzako eta aisialdiko hainbat alderdi berrorientatu egin behar izaten dituzte, probetxuko eta onuragarriak izan daitezen.

2009.urtean Durangoko Udaleko eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko hirugarren adineko sailek, Behargintzarekin batera, esperientzia institutua sortu zuten; elkartrukerako eta parte-hartzeko gune irekia izateko asmoz. Programa honen helburua 55 urte baino gehiago dituzten eskualdeko pertsonei arlo ezberdinetako prestakuntza eskaintzea da eta aldi berean esperientziak trukatzeko gune izan nahi du, adinekoek gizartean parte-hartze bizia izan dezaten.

2015erako Esperientzia Institutuak, ikastaro berri bat antolatu du “Gaurko munduan bizitzeko gakoak” , eta honako gaiak jorratuko dira:

Gaiak:

  • Zahartzaroari buruzko ikuspegi berria (demografia, gizarte aukerak eta aukera
    pertsonalak...)
  • Garapen pertsonala (trebetasun sozialak, emozioen lanketa...)
  • Gaur egun gizartea eta gure inguru hurbila (globalizazio eta ekonomia krisia,
    teknologia berriak, durangaldeko historia...)
  • Giza-partaidetza (jarrera proaktiboa, proiektuen garapena...)

Datak

Astelehenero, 16:30etatik-18:30etara. 2014ko abenduaren 15etik, 2015eko maiatzaren
25era

Irakasleak:

Ikastaroa hainbat ikasleek emango dute, bakoitza bere arloan aditua, eta metodologia
aktibo bat erabiliz gai desberdinak jorratuko dituzte. Saio batzuk praktikoak izango dira eta ikasgelatik kanpo egingo dira, enpresak ezagutuz edo bisita kulturalak antolatuz hain zuzen ere.

Izen-ematea eta informazioa

Abenduaren 5erarte Durangaldeko Behargintzan (Laubideta Kalea, 6 - Durango- TELEFONOA: 94 623 25 22)

Ikastaroa gaztelaniaz izango da. Parte hartzeko ez da beharrezkoa titulaziorik izatea. 

Ikastaroa doan izango da.