Albisteak

 

"Nagusilagun" programa eskualdeko laugarren herrira heldu da. Pasadan urrian Iurretako jubilatuen egoitzan talde bat sortu zen, 15 partaideekin, 3 gizon eta 12 emakume.

Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoko Nagusien sailak abian jarritako programa honen helburuak dira, alde batetik, 80 urte edo gehiago dituzten pertsonen eta egoera ahulean daudenen autonomia hobetzea, eta bestetik euren menpekotasuna atzeratzea. Batzar hauetan ere, partaideen arteko taldekako erlazioak bultzatzen dira ere. Momentuz, programa hau Matienan (Abadiño), Zaldibarren eta iaztik Elorrion burutzen ari da. Programa honek BBKren Gizarte Ekintzako diru laguntza du. Guztira 1.000 euro jarri ditu "Nagusilan" Iurretan jarduteko.

Iaz guztira "Nagusilagun" programak 44 partaide izan zituen (13 pertsona Matienan, 16 Zaldibarren eta 15 en Elorrion), eta orain Iurretan burutzen hasi da. Guztira 76 batzar izango dira urtean, asteazkenetan eta ostiraletan, goizeko 10.30etatik, 12.00etara, Batzar horietan ariketa fisikoak, zein mentalak egingo dira beste ekintza batzuen artean. Programa Iurretan abian jartzeko orduan kontutan izan dira herri honek dituen datu demografikoak:

Iurretako datu demografikoak (Iturria: Iurretako Udala - 2013)

Iurreta

Guztira 3.804
  • Gizonak 1.885
  • Emakumeak 1.919
65 urte edo gorakoak 792
  • Gizonak 352
  • Emakumeak 440
80 urte edo gorakoak 217
  • Gizonak 82
  • Emakumeak 135

Programa honen arduradunen esanetan, "taldeen inguruan sortzen den dinamikaren laguntza oso garrantzitsua da persona hauen bizimodua hobetzeko". Amankomunazgotik adierazi dutenez, ekintza hauen jarraipena oso garrantzitsua da eta "partaideen ongizatearen sentipen subjektiboa laguntzen du eta oso ona da euren garapen pertsonalarako, eta autoestima bultzatzeko" azpimarratu du Zarrabeitiak.