Albisteak

 
  • Azaroaren 10ean, Durangaldeko farmaziek kolorezko poltsa erabilgarriak banatuko dituzte eta bakoitzak mezu bat izango du.
  • Kanpaina berri honen helburuak, mendekotasuna dutenen zaintzaile nagusiko familiak duen papera ikusgai egin oinarrizko baliabide gisa eta zaintzaren erantzunkidetasuna sustatzea izango dira.
  • Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoak eta Durangoko Udalak bultzatutako kanpaina bat da.

Zaindu Programa, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko eta Durangoko Udaleko Adinekoen Sailek antolatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Helburua mendekotasuna duten adinekoen senide zaintzaileei laguntza eta orientabidea ematea da. Programa honek ekintza eta zerbitzu desberdinak eskaintzen dizkie familia/zaintzaileei laguntza emateko, besteak beste, zaintza eta zaintzailearen egoera hobetzeko estrategia eta trebetasunak, mendekotasuna duen pertsona bere ingurune sozialean egoten laguntzeko. Garatzen dituen ekintza desberdinen artean, herritarrei zuzendutako mendekotasuna eta zaintzaren inguruko sentsibilizazio soziala dago. Ekintza guzti hauen helburu nagusia da, mendekotasunaren, mendekotasuna duten pertsonen eta familiaren inguruko ideia, sinesmen eta atribuzioak aldatzea.

Kanpaina:

“Poltsa bat –Mezu bat” kanpainarekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:

  • Mendekotasuna dutenen zaintzaile nagusiko familiak duen papera ikusgai egin oinarrizko baliabide gisa.
  • Zaintzaren erantzunkidetasuna sustatu.

Sentsibilizazio kanpaina modu honetan egingo da:

Azaroaren 10ean, Durangaldeko farmazia guztiek, berrerabiltzeko koloretako (berdea, fuksia, horia eta laranja) oihalezko 1.000 poltsa banatzen lagunduko dute. Poltsek mezu bat daukate idatzita kanpoaldean.

Zaintzan
ZU ere zaude

Eneko, voluntari@, Ander, Marije, medikua, Amaia, Txomin, Isam, Antonia, Esther, Félix, Juana, Jon, Hassan, Pello, neurólog@, Jesús, Mara, Eduardo, Koldo, Elene, Itziar, June, Emilio, Marina, terapeuta, Argiñe, Steffia, Nerea, Nayeli, psicólog@, Leire, hezitzailea, Erroka, Jose Luis, auxiliar, Jeremías, Yadiv, Bixenta, Marian, Luiso, JuanLuis, enfermer@, MariCarmen, Noa...

En el cuidado
TÚ también puedes

Poltsen barrualdean, ohar bat egongo da, mezuaren zergatiaren azalpena ematen duena:

Zaintzan
ZU ere zaude

Mendekotasuna duen pertsona bat zaintzeko, ardura, ahalegina, ezaguera, antolakuntza, ahalmena… behar dira. Gure gizartean ohikoa da lan hori familiako bakar batek aurrera eramatea. Maiz, persona hori emakumea izaten da. Sentsibilizazio kanpaina honen bitartez mezu hau zuri helarazi nahi dizugu eta zurekin partekatu: profesional, bolondres, senide elkarte, ume, gazte eta nagusi, emakume eta gizon…. guztiok parte hartu eta lagundu dezakegu zaintzan.

En el cuidado
TÚ también puedes

Mezua:

Mendekotasuna duen pertsona bat zaintzea, senide zaintzaileen bizitzan eragina daukan erabaki bat da: zaintzarentzat denbora eskatzen du, egokitu beharra dago mendekotasunaren egoera aldakorrei, senidearen gaixotasuna ezagutu behar da, bizitzaren arlo desberdinak kontziliatu behar dira (pertsonala, lanekoa, familiarra…).

Azken finean, senide zaintzaileengan eragina dauka bizitza sozialean, fisiko eta emozionalean.

Funtsezkoa da, beste laguntza mota batzuk izatea, zaintza-lana modu osasuntsuan egiteko. Baliabide eta laguntza mota asko eta desberdinak ditugu: arlo sozialeko profesionalak, osasun arloko profesionalak, familiako beste senide batzuk, senideen elkarteak… Zaintzan, edozeinek parte hartu dezake, denok parte hartu dezakegu.