Albisteak

 
  • Dendak Bai merkatarien elkarteak, 15.000 eurotako kopurua jasoko du Durangaldeko Amankomunazgotik proiektu hau bultzatzeko. Guztira aurrekontua 18.150 eurotakoa izango da
  • Gizarteratze irizpideak kontutan izanda, Gizarte Zerbitzuak S.L. enpresak pertsona bat kontratatuko du
  • Saltoki hau Merkatu Plazaren aurreko aldean jarriko da.
  • Jarriko den stand hau egurrezkoa, burdinezkoa edo beste antzeko material batekoa izango da.

Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoak 15.000 euro onartu berri ditu, Durangoko Merkatu Plazan baserritarren, ekoizleen, artisauen, eta abeltzainen stand finko bar jartzeko. "Proiektu hau Dendak Bai elkarteak bultzatu du. Talde hauek ekoizten dituzten produktuak saltzeko eta hori oso garrantzitsua iruditzen zait", azaldu du Amankomunazgoko lehendakaria den, Oskar Zarrabeitia.

"Gure helburua produktuak saltzea baino, eskualdean ditugun ekoizpen ekologikoak eta ingurugiroko zikloak errespetatzen dituzten produktuak ezagutzera ematea da" azaldu dute Denbai Bai elkartetik.

"Aipatu behar da ere abian jarriko den denda berri hau, Merkatu Plazan gaur egun dagoen dinamikan sartuko dela gainontzeko dendekin batera. Garatu nahi den helburua, saltoki berri bat sortzea da gehien bat produktuak aurkezteko. Guzti horrekin baserritarren merkatua dinamizatu nahi da eta ekoizpenak ezaguteraztea" azaldu dute elkartetik

Ekoizleak

Ekimen honen protagonistak, baserritarrak, abeltzainak eta eskualdeko ekoizleak izango dira. Hau da Durango; Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko ekoizleak, Berriz eta Garai ere barne. Momentu honetan 43 baserritarrek hartzen dute parte zapatuetan, Dendak Bai eta Udalak dinamizatzen duten Merkatu Plazan.

Saltokia

Saltokia Merkatu Plazako aurreko partean jarriko da. Azpiegitura, egurrezkoa, burdinezkoa eta beste antzeko material batekoa izango da

Dendak ekipamendu hau izango du:

  • TPV – Kutxa erregistratzailea
  • Hozkailua
  • Apalategiak
  • Altzariak

Pertsonala

Denda honek pertsona bat izango du lanean eta gizarteratze irizpideak kontutan izanda kontratatuko da.. Kontratazioa Gizarte Zerbitzuak S.L. enpresak egingo du.

“Gainera IEFPS Zornotza GLHBI institutoarekin ditugun erlazio onak direla eta Erdi Mailako Prestakuntza Merkataritzako Zikloko pertsona bat sartuko da urtero, dagozkien praktikak bertan egin ditzan” azaldu dute elkartetik.