Albisteak

 

Amankomunazgoak laguntzak bideratuko ditu, hitzarmenen bitartez edota oinarri argitalpenaren bitartez. Laguntzak jasoko diztutenen artean, gazteak, proiektu desberdinak, kirol lehiaketak, euskera bultzatzeko ekimenak edota desgaitasun pertsonen proeiktuak daude.

2014. urterako, Durangoko Amankomunazgoak 165.100 euro bideratuko ditu elkarte eta proiektueen artean.

“Diru honen helburua, eskualdean lanean dauden pertsona, zein elkarteek dituzten proiektueei laguntzeko izango da. Badakit kasu askotan ez dela nahikoa izango baina gure ekarpenaren bitartez lagundu nahiko genieke”, azaldu du Oskar Zarrabeitia, Amankomunazgoko lehendakariak.

Laguntza batzuk nominatiboak dira, Amankomunazgorako interes soziala edota ekonomikoa dituzten ekimenak bultzatzeko. Eta beste diru-laguntza batzuk, publikatutako oinarriak betetzen dituzten klubak edota elkarteentzako izango dira.

Gizarte sailak 28.000 euro izango ditu, desgaitasun pertsonek dituzten elkarteek bultzatutako proiektuak bultzatzeko.

Enplegu sailak 70.000 euro izango ditu. Horietatik 55.000 euro, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen enpresen proiektuak bultzatzeko, zein hauen jarduera ekonomikoa abian jartzeko ordainduko beharreko Segurtasun Soziala zein beste ekarpen batzuetarako izango dira. Diru hau, Gaztedi Planaren barne aurreikusitako Jar Zaitez Martxan programan dago, Bizkaiko Foru Aldundiak, zein eskualdeko hamabi herrik bultzatuta.

Euskera sailak 16.000 euro izango ditu. Horietatik 10.000 euro, 14 eta 18 urte bitarteko gazteekin batera, euskarazko aisialdiko programak bultzatzeko erabiliko dena.

Eta azkenik, kirol sailak 51.100 euro izango ditu, Amankomunazgoaren menpe dauden azpiegituretan, (Trinketea, Atletismo pista edota Belodromoa) klubek burutuko dituzten jarduerak bultzatzeko. Kirol proiektuei dagokionez aipatzekoa da urrian diru-laguntzen oinarriak publikatuko direla eta betetzen dituzten klubek jaso ahal izando dituzte.